Aste honetan Igorreko mundu kopa izango da. Euskal ziklo-kross egutegiko probarik garrantzitsuena da. Iaz Niels Albertek irabazi zuen, baina aurten ez da etorriko eroriko batean eskumuturra apurtu zuelako. Murgoitiok oso lasterketa ona egin zuen 11. postuan geratzen. Aurten, lasterketa honen zirkuitua ez dute aldatu eta iaz bezalakoa izango da. Urte honetan mundu koparen lehenengo postuan Sven Nys dator hona baina Kevin Pawels bigarren postuan doa oso hurbil. Ziur haietako batek irabaziko duela.
Atzo Espainiako selekzionatzaileak esan zuen zeinek izango diren parte hartuko duten txirrindulariak: Javier Ruiz de Larrinaga (MMR-Spiuk), Isaac Suárez (BioRacer-BH), Egoitz Murgoitio (Grupo Hirumet Taldea), José Antonio Hermida (Multivan Merida), David Lozano (Bicis Esteve), José Antonio Díaz Arriola (Tusbicis-Magliasport), Aitor Hernández (Orbea) eta Erlanz Uriarte (Ibaigane Opel) izango dira.
Aurten, lasterketak 9:30 hasiko dira kadete mailako lasterketarekin eta azken lasterketa, mundu kopakoa, 13:30tan izango da.
Hemen daukazue iazko azken bi itzulien bideoa.
No hay comentarios:
Publicar un comentario