Asteburu honetan korritu den lasterketa Itsasondokoa izan da. Itsasondoko zirkuituak oso gogorra den aldapa bat dauka, gainera harriz beteta zegoen eta horrek aldapa askoz zailagoa egiten zuen. Gero, belarreko jaitsiera bat zegoen. Baina zirkuitu honen zailtasun bakarra bere aldapa zen. Beti bezala, kadeteok 30 minutuko lasterketa egin dugu. Zirkuituari 4 bira eman genion eta irabazlea gipuzkoar bat izan zen. Jubenilek, 6 bira eman zituzten haien 40 minutuak betetzeko. Lasterketa honen irabazlea beste gipuzkoar bat izan zen, eta kadete lasterketaren irabazlearen talde berdinekoa gainera. Mutil hau duela bi aste Europako txapelketan egon zen Italian. Baina lasterketara bueltatzen, mutil honek oso erraz irabazi zuen. Hasieran erasoa egin zuen eta bera bakarrik joan zen probaren amaiera arte.
Profesionaletan, nola ez, Egoitz Murgoitiok irabazi zuen eta bere 7. lasterketa kontsekutiboa lortu zuen. Egoitz aurtengo onena dela erakusten ari da, lasterketa guztiak nahiko erraz irabazten. Itsasondon 23 urte gutxiagokoak eta profesionalak elkar aritu ziren. Hasieran, faborito guztiak elkar joan ziren lehenengo 3-4 biretan, baina Egoitzek nahi izan zuenean eraso egin zuen eta bera bakarrik egin zituen lasterketako 5-6 itzuliak. Bigarren Aitor Hernandez izan zen 30 segundura.
Hurrengo asteburuan bi lasterketa izango ditugu, Amezaga eta Elorrio.
No hay comentarios:
Publicar un comentario