Asteburu honetan Amezagako saria korritu da. Amezagako lasterketa arabako txapelketa da. Zirkuituan aldaketa batzuk egin behar izan dituzte iazko tokian obretan zeudelako. Zirkuitua iazkoaren oso antzekoa zen, baina aurten ez dugu lokatsarik izan. Kadete mailan, berriz, Patxi Aldanondok irabazi du, baina bera arabarra ez denez, arabako txapelduna nire taldeko Asier Zamora izan da. Jubeniletan, Jonathan Bilbaok irabazi du. Arabako txapelduna Aitor Aguirre izan da.
Profesionaletan, Javier Ruiz de Larrinaga, espainiako txapelduna eta Amezagan bizi dena, ez da etorri bere herriko lasterketara, Belgikan dagoelako munduko koparen proba bat egiten, baina Jose Antonio Hermida, mountain bikeeko munduko txapelduna, etorri da urteko bere lehenengo lasterketa egiteko.Gainera irabazlea izan da. Lasterketa osoa beste birekin egin ondoren. Azken itzulian erasoa jo du eta bakarrik ailegatu da helmugara. 2. berriro Aitor Hernandez Ermuarra izan da eta 3. Aketza Peña.
Gainera, munduko kopan Larrinagak erorikoa izan du eta mina hartu du belaunean eta hatz batean. Erretiratu behar izan da. Egoitz Murgoitio, berriz, 12. geratu da, oso postu ona Igorreko mundu kopa hurrengo astean dela jakinda.
Bihar, Elorrion izango da lasterketa eta Egoitz Murgoitiok esan du joango dela, gaur Belgikan egon arren.
No hay comentarios:
Publicar un comentario