martes, 29 de noviembre de 2011

ELORRIO

Igande honetan Elorrioko ziklo kross saria izan da. Iaz -5ºCkin aritu ginen eta izugarrizko hotza pasatu genuen. Baina aurten, ez zuen hainbeste hotz egin eta berriz lokatzik gabe zegoen zirkuitua. Kadete mailan, ezustekoa egon zen Patxi Aldanondo 2. geratu zelako eta Gotzon Martinek irabazi zuelako. Zirkuitura 4 bira eman genituen eta Irabazleak 29:52minutuko denbora egin zuen. Nire taldekoak 7. , 8. eta 9. geratu ginen. Baina ez genuen taldeko saria irabazi. Jubeniletan, Jonathan Bilbaok irabazi zuen esprinean beste birekin ailegatzen.

Profesionaletan, Egoitz Murgitiok hasieratik eraso zuen eta bera bakarrik lasterketa osoa egin zuen. Atzetik eta bera harrapatzen saiatzen, Aitor Hernandez, Aketza Peña eta Hermida zeuden, baina Hermidak erorikoa izan zuen eta denbora pixka bat galdu zuen. Azkenean, Aitor bigarrena izan zen, Aketza hirugarren eta Hermida laugarren.
Egoitz Murgoitio, Elorrion irabazle.

Murgoitiok aurten Euskadin egin dituen lasterketa guztiak irabazi ditu. Atzo gainera, nekatuta etorri zen 13 orduko bidaia egin eta gero Belgikatik etortzeko.

Hurrengo asteburuan beste bi proba dauzkagu, Lezaman ( Bizkaiko txapelketa) eta Igorren ( munduko proba). Igorrekoa Euskadiko probarik garrantzitsuena da, munduko proba delako eta munduko onenak etortzen direlako. Gainera lasterketa horretan oso giro hona dago Belgiarrek, Holandarrek... eta horiek izugarrizko karabanak, bizikletak... ekartzen dituztelako.

Gainera, hurrengo astean festa izango dugu eta asteartean eta ostegunean ere lasterketak izango ditugu Asteasun eta Aian. Asteasura Belgiar batzuk ere etortzen dira.