lunes, 5 de diciembre de 2011

IGORRE

Atzo Euskal ziklo-kross denboraldiko lasterketarik garrantzitsuena izan zen. Zirkuitua iazkoaren antzekoa zen, aldaketa bakarra eskailerak izan ziren, aurten kendu zituzten. Aurten gainera azken urteotako lasterketarik lehorrena izan zen. Lasterketak 9etan hasi ziren. Lehenengoa kadeteena izan zen. Irabazlea Valentziako bat izan zen, hasieratik bukaerara lehena joaten. Jubeniletan, lehena kantabriar bat izan zen eta oso erraz irabazi zuen.

Profesionaletan, hasieratik Kevin Pauwel eta Sven Nys joan ziren bakarrik. Baina Nysek bere gurpila zulatu zuen eta metro batzuk galfu zituen. Metro horiek gehiagora joan ziren eta azkenean Pauwelsek helmugan 45 segundu atera zizkion. Egoitz Murgoitio lehenengo euskalduna izan zen 18. postuan. Murgoitio ez zegoen pozik egin zuen lasterketarekin eta gehiago espero zuela esan zuen. Aurten ezin izan du iazko 11. postua hobetu.

Horrela, Pauwelsek munduko kopako sailkapenean abantaila gehiago hartu du 4 proben faltan.
Hemen daukazue atzo lasterketaren bideoa:

Hau izan zen sailkapena:

1. Kevin Pauwel 1:02:31
2. Sven Nys a 45
3. Tom Meeusen a 59
4. Bart Aernouts 1:06
5. Zdenek Stybar a 1:26
6. François Mourey a 1:31
7. Radomir Simunek a 1:33
8. Dieter Vanthourenhout a 1:34
9. Enrico Franzoi a 1:35
10. Steve Chainel m.t.
11. Klaas Vantornout a 1:36
12. Sven Vanthourenhout a 140
13. Thijs Van Amerongen a 1:45
14. Bart Wellens a 1:47
15. Gerben De Knegt m.t.
16. Marcel Meisen a 1:58
17. Mariusz Gil a 2:01
18. Egoitz Murgoitio a 2:37
19. Cristian Cominelli a 3:05
20. Thijs Al a 3:09
21. Nicolas Bazin a 3:15
22. José Antonio Hermida a 3:18
23. Patrick Van Leeuwen a 3:36
24. Twan Van den Brand a 4:06
25. Magnus Darvell a 4:23
26. Javier Ruiz de Larrinaga 4:43
27. Elia Silvestri a 4:57
28. Aitor Hernández a 5:10
29. Matthieu Boulo a 5:17
30. Issac Suárez a 5:49
31. Kenneth Hansen 2 itzulira
32. Craig Richey 3 itzulira
33. Erlantz Uriarte 3 itzulira
34. José Antonio Díez 3 itzulira
35. Jeremy Durrin 4 itzulira
36. Mitchell Huenders 4 itzulira
37. Joaquim Parbo 4 itzulira
Rob Peeters DNF
David Lozano DNS

LEZAMA

Herenegun Lezamako ziklo-krossa izan zen. Bizkaiko txapelketa zen gainera eta denboraldi honetako lehena lokatzarekin. Bizkaiko txapeldunak hauek izan dira: Gotzon Martin (kadete), Eneko Corrales (jubenil) eta Aitor Hernandez (profesional). Hurrengo egunean urteko lasterketarik hoberena izango dugu Igorren.

jueves, 1 de diciembre de 2011

IGORREKO MUNDU KOPA

Kaixo!
 Aste honetan Igorreko mundu kopa izango da. Euskal ziklo-kross egutegiko probarik garrantzitsuena da. Iaz Niels Albertek irabazi zuen, baina aurten ez da etorriko eroriko batean eskumuturra apurtu zuelako. Murgoitiok oso lasterketa ona egin zuen 11. postuan geratzen. Aurten, lasterketa honen zirkuitua ez dute aldatu eta iaz bezalakoa izango da. Urte honetan mundu koparen lehenengo postuan Sven Nys dator hona baina Kevin Pawels bigarren postuan doa oso hurbil. Ziur haietako batek irabaziko duela.
Atzo Espainiako selekzionatzaileak esan zuen zeinek izango diren parte hartuko duten txirrindulariak: Javier Ruiz de Larrinaga (MMR-Spiuk), Isaac Suárez (BioRacer-BH), Egoitz Murgoitio (Grupo Hirumet Taldea), José Antonio Hermida (Multivan Merida), David Lozano (Bicis Esteve), José Antonio Díaz Arriola (Tusbicis-Magliasport), Aitor Hernández (Orbea) eta Erlanz Uriarte (Ibaigane Opel) izango dira.
Aurten, lasterketak 9:30 hasiko dira kadete mailako lasterketarekin eta azken lasterketa, mundu kopakoa, 13:30tan izango da.


Hemen daukazue iazko azken bi itzulien bideoa. 

martes, 29 de noviembre de 2011

ELORRIO

Igande honetan Elorrioko ziklo kross saria izan da. Iaz -5ºCkin aritu ginen eta izugarrizko hotza pasatu genuen. Baina aurten, ez zuen hainbeste hotz egin eta berriz lokatzik gabe zegoen zirkuitua. Kadete mailan, ezustekoa egon zen Patxi Aldanondo 2. geratu zelako eta Gotzon Martinek irabazi zuelako. Zirkuitura 4 bira eman genituen eta Irabazleak 29:52minutuko denbora egin zuen. Nire taldekoak 7. , 8. eta 9. geratu ginen. Baina ez genuen taldeko saria irabazi. Jubeniletan, Jonathan Bilbaok irabazi zuen esprinean beste birekin ailegatzen.

Profesionaletan, Egoitz Murgitiok hasieratik eraso zuen eta bera bakarrik lasterketa osoa egin zuen. Atzetik eta bera harrapatzen saiatzen, Aitor Hernandez, Aketza Peña eta Hermida zeuden, baina Hermidak erorikoa izan zuen eta denbora pixka bat galdu zuen. Azkenean, Aitor bigarrena izan zen, Aketza hirugarren eta Hermida laugarren.
Egoitz Murgoitio, Elorrion irabazle.

Murgoitiok aurten Euskadin egin dituen lasterketa guztiak irabazi ditu. Atzo gainera, nekatuta etorri zen 13 orduko bidaia egin eta gero Belgikatik etortzeko.

Hurrengo asteburuan beste bi proba dauzkagu, Lezaman ( Bizkaiko txapelketa) eta Igorren ( munduko proba). Igorrekoa Euskadiko probarik garrantzitsuena da, munduko proba delako eta munduko onenak etortzen direlako. Gainera lasterketa horretan oso giro hona dago Belgiarrek, Holandarrek... eta horiek izugarrizko karabanak, bizikletak... ekartzen dituztelako.

Gainera, hurrengo astean festa izango dugu eta asteartean eta ostegunean ere lasterketak izango ditugu Asteasun eta Aian. Asteasura Belgiar batzuk ere etortzen dira.